Miren Larrion (EHBildu): “EHBildu ez bada aldaketaren alde jartzen, hiri honetan ez da inor jarriko”
Asteetako zurrunbiloaren ostean, ostiralean konfirmatu zen: EHBilduk ez ditu Gasteizko udal aurrekontuak babestu. 2016ko aurrekontuak luzatuko dira Arabako hiriburuan, soilik EAJ eta PSE alderdien babesa izan dutelako hauek; Irabazi eta Podemos, adliz, abstenitu ziren. Gai hauek eta Gasteizko egunerokotasunarekin lotutako beste albiste batzuk izan ditugu hizpide Gasteizko EHbilduko zinegotzia den Miren Larrionekin ARABA HIZPIDEn.
Gasteiz Hobetuz programa, Errekaleor, Mandizorrotza eta Gasteizko beste kontu batzuen inguruan ere hausnartu du Larrionek.
-
Hizpidea: Miren Larrion (EHBildu): "EHBildu ez bada aldaketaren alde jartzen, hiri honetan ez da inor jarriko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!