Milaka pertsonek larriki gaixo dagoen Oier Gomez presoaren askatasuna aldarrikatu dute Gasteizen
Larriki gaixo dagoen Oier Gomez preso gasteiztarraren askatasunaren alde, Elkartasun Eguna burutu da gaur Gasteizen OiertxoSOS plataformak deituta. Hala Bedik honen jarraipena egin du sare sozialetan eta egun osoan zehar jasotako irudiekin argazki galeria osatu du.
11:30etan CNTren egoitzan egindako hitzaldi batekin hasiera eman diote gaurko egunari, eguerdian kontzentrazioa eta argazki mosaiko batekin jarraituz. Honen ostean, elkartasun bazkari jendetsua egin da Landatxo polikiroldegian. Egunari bukaera emateko, milaka pertsona bildu dituen manifestaldia abiatu da Andra Mari Zuriaren plazatik Foru enparantzara. Bertan, ekitaldi hunkigarri batean, Oier Gomezen berehalako askatasuna aldarrikatu dute eta, besteak beste, Oier beraren hitzak irakurri dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!