Mikel Urdangarin: “Musikak balio dit askatasuna deitzen diogun horretarako pausoak emateko”
Iaz kaleratu zuen MMXV lana, Zornotzan jaio, baina gasteiztartutako Mikel Urdangarinek. Ez omen du kontatzen zenbat lan dituen argitaratuta, asko dira-eta. Atzera begira askotan ez omen da jartzen, baina lan horretarako jarri da, izan ere bere ibilbidearen errepaso moduko bat da aipatu diskoa. Gainera, lan horretan, bakarka gitarraren laguntzaz aritutako kontzertuetako kantuak dira.
Hilaren 11n, Principal antzokian izango dela probestuta gure estudioetara gonbidatu dugu, eta luze aritu gara hizketan, bakarka aritzeaz, kantuaren zeraz, bere ibilbideaz, eta beste hainbat kontuz.
Argazkia: BERRIA
-
Kantoia: Mikel Urdangarin: "Musikak balio dit askatasuna deitzen diogun horretarako pausoak emateko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!