Mikel Trigo (ART-ko langilea): “Ordu kopurua ez da nahikoa kalitatezko zerbitzua eskaintzeko”
Gasteizko rokodromoek itxita jarraitzen dute. Atzo Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataforma aurkeztu zuten, rokodromoetako langileen alde eta orokorrean kirol zerbitzu publikoetako langile guztien alde egiteko asmoarekin. Hala ere, Udaletxea eta ART Arabako Rokodromoetako Teknikarien artean ez da akordiorik lortu oraindik, eta rokodromoek itxita jarraitzen dute. Irailetik daude itxita Ariznabarra eta Hegoaldeko rokodromoak, eta Salburuako rokodromoa, eraiki berria, ez da oraindik zabaldu.
ARTko kidea den Mikel Trigorekin hitz egiteko aukera izan dugu Hizpidean. Gaur egun langabezian dago bera, Udaletxeak ez dielako lan baldintza duinetan lan egiteko aukera bermatu, azken asteetan salatu dutenez. Arazoaren jatorriaz, egungo egoeraz eta konponbiderako aukerez hitz egin digu Mikelek.
Elkarrizketa osoa entzungai.
-
Hizpidea: Mikel Trigo (ART-ko langilea): "Ordu kopurua ez da nahikoa kalitatezko zerbitzua eskaintzeko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!