Mikel Saenz de Buruaga: “Mozal Legearen aurrean, lanean jarraitzea izango da desobedientzia-ekintzarik eraginkorrena, gugatik, guztiongatik”
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Mikel Saenz de Buruagaren isuna berretsi duela jakin dugu aste honetan bertan. Mozal Legeak zigortutako lehen euskal kazetaria izango litzateke Hala Bediko kazetaria. 2017ko maiatzaren 18an Errekaleor auzo askean gertatutakoaren errepasoa egin du HIZPIDEAn Saenz de Buruagak eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak babesa eman diola muntaia polizial bati. Mozal Legea lege murriztailea dela esan du, baita informatzeko eskubidea kolokan jartzen duela ere. Azken ondorioetaraino iritsiko direla adierazi du, Mozal Legeak Hala Bediri ez ezik, gizarte osoari ekartzen baitio kaltea.
-
Hizpidea: Mikel Saenz de Buruaga: "Mozal Legearen aurrean, lanean jarraitzea izango da desobedientzia-ekintzarik eraginkorrena, gugatik, guztiongatik"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!