Mikel Pikaza (SOS Kultura): “Ez planteatu 2020ko uda programazio 0, ez da zentzuzkoa, ez da legala eta jendartearen kultur eskubideak urratzen ditu”
SOS Kultura ekimenak elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
COVID-19aren pandemiak kulturan izandako eragina eta instituzioek emandako erantzunak salatzeko SOS Kultura plataforma sortu dute Euskal Herriko hainbat eragile eta norbanakok. Mikel Pikaza da horietako bat, eta Hizpidean izan dugu gaur, kulturaren garrantzia azpimarratu eta haien aldarrikapenak azaltzeko.
Hemen entzungai:
-
Hizpidea: Mikel Pikaza (SOS Kultura): "Ez planteatu 2020ko uda programazio 0, ez da zentzuzkoa, ez da legala eta jendartearen kultur eskubideak urratzen ditu"00:15:45
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!