Mikel Moreno: Maduroren juramentua eta Trumpen kargu hartzearen osteko egunak Venezuelan
Venezuelako aktualitate politikoa Mikel Morenoren eskutik. Venezuelatik zuzenean.
Madurok presidente juramentazioa egin zuen urtarrilaren 10ean. Oposizioak mobilizazio jendetsuak eta Edmundo Gonzalezen juramentazioa hitzeman zituen arren, ez da halakorik gertatu, saiakerarik ere ez, eta aurrera joan da Maduroren kargu hartzea.
Mikel Morenok Venezuelatik kontatu dizkigu juramentazioaren ingurukoak, eta etorkizunean espero daitekeenaz hitz egin dugu berarekin.
Trumpek kargu hartu du AEBetan, injerentzia mehatxuek bere horretan jarraitzen dute, eta Venezuelaren egungo egoeraren marrazkia eskaini digu Morenok.
Kolaborazioa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Mikel Moreno: Maduroren juramentua eta Trumpen kargu hartzearen osteko egunak Venezuelan00:33:42
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!