Mikel Garmendia (Ongi etorri errefuxiatuak): “Larunbat honetan gerra zibil garaiko eta gaur egungo errefuxiatuez oroituko gara”
Larunbat honetan Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak prentsaurreko bat antolatu du lehenik, eta ondoren, gerra zibileko Euskal Herriko errefuxiatuen inguruko teatralizazio bat gaur egungo errefuxiatuekin lotura bat eginez. Hain zuzen ere 1937ko Gernikako bonbardaketaren 80 urtemuga gertu dela aprobetxatu nahi dute lotura hori egiteko. Teatralizazio horretan edonork parte hartu dezake, duela 80 urte inguruko janzkera eta maletekin gerturatzeko eskatu dute.
-
Hizpidea: Mikel Garmendia (Ongi etorri errefuxiatuak): "Larunbat honetan gerra zibil garaiko eta gaur egungo errefuxiatuez oroituko gara"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!