Mikel Ayllon: Gure (zoro)etxea – 1. atala
Araba hizpide saiorako iritzi-zutabea eskatu genion Mikel Aylloni, eta gustu handiz hartu zuen berak proposamena. Iritzi-tartea baino, iritzian oinarritutako fikzioa edo fizkioan oinarritutako iritzia egiten du Mikel Ayllon idazleak hiru astean behineko kolaborazioan. Orain, Aiaraldea.eus webgunean testu horiek idatziz jartzeari ekin dio, eta guk jatorrizko euskarria jarri nahi izan dugu euren esku. Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu Aiaraldeko lagunei eta Mikeli, euskarazko komunikazioa erraztu eta edertzeagatik. Bejondeizuela!
(Argazkia: aiaraldea.eus)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!