Mikel Antza (Arroz urez): “Saio literario honetan irakurleak hausnarketak, ikerketa eta Euskal Herriko zenbait gertaera historiko aurkituko ditu.”
"Politikan aritu den idazle bati elkarrizketa egiterakoan, politikari buruz ez galdetzean nolabaiteko frustrazio edo hutsunea nabaritzen da."
Mikel Antzarekin “Arroz urez” liburuaren inguruan mintzatu gara. Ikerketa periodistikoa, hausnarketak, Burgosko auzia, Martuteneko ihesaldia, Gasteizeko Florida parkeko espainiar poliziaren segada… Guztia Mikel Antza beraren biografiarekin harilkatua dator “Arroz urez” liburua.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mikel Antza (Arroz urez): "Saio literario honetan irakurleak hausnarketak, ikerketa eta Euskal Herriko zenbait gertaera historiko aurkituko ditu."00:20:52
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!