Mihi puntan…barnetegi ibiltariak
ENTZUN: {audio}100608barnetegi.mp3{/audio}
Joseba Irazabal, Barnetegi ibiltariko arduraduna.
Eskoletaz kokoteraino honezkero? Euskara praktikatzeko esparru bila, hala ere? Euskal Herriko txoko guztiak euskaraz ezagutu nahi?
Bada, udako eskaintzaren barruan, aurten ere, euskara praktikatzeko barnetegiak antolatu ditu AEK-k. 10 urte dira bizikletazko barnetegi ibiltaria eskeintzen daramatenetik, 15 egunez Euskal Herria muturretik muturrera gurutzatu ohi duen barnetegi ez-ohikoa, alegia. Baina aurten, estreinekoz, oinezko barnetegi ibiltaria jarriko dute martxan, gure mendi eta bazterrak bertatik bertara ezagutu nahi dituenarentzat. Hori bai, biak ala biak eskolarik gabe, praktika hutsa.
Ohiko barnetegien eskaintzaz gain uda honetan mihi puntan daukazuen hori ateratzeko eskaintza, beraz, AEKrena.
Hartu Lekua!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!