Miel A. Elustondo: “Arabako Ikastoletan lehen eragileak bertakoak izan ziren, Araba ez da zazpigarren alaba”
“Izaskun Arrueren urratsen atzetik” liburua idatzi du Miel Angel Elustondok, eta azken hamarkadetan Gasteizen eta Araban euskararen bilakaera eta Ikastolen sorrera nolakoa izan zen aztertu du. Izaskun Arrue Arabako Ikastoletako “lehen andereñoa” izan omen zela eta, bera elkarrizketatu zuen Elustondok 2004an. Arruek emandako urratsei jarraiki, Arabako euskararen bidea marraztu nahi izan du liburuan.
Miel Angel Elustondo bera izan dugu gaur Hizpidean, eta liburuaren nondik norakoak kontatu dizkigu, beste mila konturen artean. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Miel A. Elustondo: "Arabako Ikastoletan lehen eragileak bertakoak izan ziren, Araba ez da zazpigarren alaba"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!