Mercedeseko langile bat larri zauritu zen atzo makina batek harrapatuta
40 urteko langile bat larri zauritu zen atzo Gasteizko Mercedes fabrikako makina batek harrapatu zuenean. Lan istripu larria gaueko txandan gertatu zen. through Alea.eus
Iturri sindikalen arabera, lan istripu larria gaueko txandaren azken minutuetan gertatu zen, langilea lanaldia amaitzen ari zenean.
Ibilgailuaren muntatze-faseetako batean, ibilgailuei gurpilak jartzen zaizkien gunean, hesi bat gainditu zuen langileak. Ondorioz, langilea hormaren eta ibilgailuaren karrozeriaren artean harrapatu egin zuen makinak.
Larrialdietako zerbitzuek ospitalera eraman zuten langilea; izan ere, istripuaren ondorioz, aurpegia eta burua puztu zitzaion eta odola zerion belarrietatik. Larrialdiko ebakuntza egin eta Txagorritxuko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) dago behaketapean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!