Mercedes-Benz fabrikako langileak lanera itzuli dira gaur
Martxoaren 16an langileen plantoak fabrikaren geldialdia eragin zuen, enpresak ez baitzituen COVID-19aren aurrena hartu beharreko segurtasun eta prebentzio neurriak betetzen. Enpresa Batzordea lanera bueltatzearen aurka azaldu da.
Martxan da berriro Gasteizko Mercedes-Benz fabrika. Gaur, goizeko 6:00etan sartu dira beharginak lanera eta txanda bakarrean egingo dute lan. Enpresa Batzordeak ez du babestu fabrikaren funtzonamendua berriz ekitea. Langileen ordezkaritzak abiatze planaren inguruko informazio falta duela salatu du, izan ere, zuzendaritzak sindikatuen oniritzirik gabe abiatu du produkzioa.
Hain zuzen, Enpresa Batzordearen portestak eragin zuen Mercedes-Benz fabrikako jarduna etetea. Iragan martxoaren 16an, COVID-19aren hedapenaren aurrean segurtasun eta prebentzio neurrien faltak eraginda produkzio linea bat blokeatu zuten langileek. Aste horretan Euskal Herri osoan emango ziren plantoetako lehenengoetarikoa izan zen Mercedesekoa.
LAB sindikatuak langile zaurgarrietan jarri du fokoa itzulera honetan. 800 langile ditu Mercedes-Benzek arrisku taldearen baitan, prebentzio zerbitzuen arabera. Langile horietatik 100 inguruk bakarrik jaso dute bajan egon ahal izateko txostena eta gainerako 700 langileetako asko lanera itzuli behar izan dira gaur.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!