Mendialdeako Lamingorriak talde feministaren “Landa-erotika” esposaketa zentsuratu dute
“Erotika ulertzeko eta adierazteko” asmoa zuen talde feminitak esposaketa honekin. Maeztu eta Bernedoko eraikin publikoetan hau zentsuratu dute Udalek.
Mendialdeako Lamingorriak talde feministak ohar bat plazaratu behar izan du. Izan ere, azken egunetan, espazio ezberdinetan jarri dute “Landa-erotika” esposaketak polemika sortzeaz gain, hau zentsuratu dutela salatu dute.
Euren eskualdean “emakumeen zilegizko papera erakusteko eta sozializatutako pertsonen brezko erakusleiho izango diren espazioak zabaltzeko” lan egiten duten heinean, esposaketa hau jarri zuten martxan orain dela gutxi. “Erotika ulertzeko eta adierazteko” aukera zuten esposaketa honekin eta herritar guztiek zuten bertan parte hartzeko aukera.
Eztabaida sano eta natural bat, baina, dirudienez, insituzio ezberdinek ez dute begi onez ikusi espoaketa: zentsura udal ezberdinetatik etorri da.
Zentsura, herriz herri
Maeztuko kultur-etxea, aldiz, kristalezkoa da. Txartela ez badauakzu, ezin zara barrura sartu, hori dela eta, kanpora begira jarrita zegoen. “Bat-batean, leku hartatik kendu eta azken pisuraino eraman digute”, salatu dute. Gela itxita dago eta soilik goizez ikusi daiteke esposaketa.
Bernedon baimena zuten, arazorik ez printzipioz. Jartzeko egunean, berriz, lekurik ez zegoela esan zieten taldeko kideei, azlapen gehiago eman gabe. Orokorrean, “haurren eta zaharren aitzakiak jarri dizkigute”. Bernedon eta Maeztun, udalak jarri dizkie trabak: EAJ-PNVk kudeatzen dituen Udalak dira biak ala biak.
Ulibarri Aranan, bertako emakumeekin hitz egin ostean, esposaketa ulertu zuten. Baina Urizaharrean, gizonezko baten kritika eta komentario larriak paiaratu behar izan dituztela gogoratu dute: “Uda osoa egon dira horrela”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!