Mendi martxa ziklo berriari ekingo dio Arabako Mendiak Askek martxoaren 25ean
Arabako Mendiak Askek mendi-martxen ziklo berri bati ekingo dio, Babestu maite duzun mendia lelopean. Energia-enpresek “suntsitu nahi dituzten eremu naturalak ezagutaraztea” dute helburu, horrela, “lurraldea babesteko” eta “biodibertsitatea mantentzeko”.
Martxoaren 25ean egingo dute lehen martxa, Ullibarri Jauregitik. Bi ibilaldi antolatu dituzte. Lehena, 12km eta 700 metroko desnibelarekin, 9:30etan abiatuko da Igerilekutik. Bigarrena, laburragoa, 5,3km-koa eta 300 metroko desnibelekoa, Puerto Laminoria mendatean hasiko da 11:00etan.
Beste sei irteera antolatu dituzte udaberrian eta udan. Apirilaren 1ean Aramaion izango da, 22an Duranan eta Aiaraldean, maiatzaren 27an Cantoblancon, ekainaren 10ean Jesurin eta Elgeamendin uztailaren 1ean.
Manifestazio nazioanala ere deitu dute maiatzaren 20an Gasteizen, Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!