Memoria | Txileko konstituzio berria eta Allenderen asmo “zibersozialistak”
Josu Santamarinaren lehen kolaborazioa.
Aurten hilabetero izango dugu Josu Santamarina arkeologo eta historialaria Hizpidean, memoria historikoa landuz bere begirada partikularrarekin.
Hasteko, eta iraila Txilen hain hilabete esanguratsua izanik, bertatik hasi du denboraldia. Irailaren 4ean izandako Konstituzio Berriaren bozketatik abiatu gara, eskuinaren kanpainari buruz hitz eginez, “ziberkanpaina”, bot eta bestelakoez. Ondoren, atzera egin, eta 1973ko irailaren 11ra joan gara, Pinocheten estatu kolpean Salvador Allendek esandakoak gogora ekarriz.
Allenderen gobernuak iraun zuen 3 urteetan sozialismoa zientziaren bidez garatzeko saiakeren inguruan hitz egin digu Santamarinak. Herrialdeko ekonomia koordinatzen lagunduko zuen sistema bat garatzen aritu ziren, lantegien autonomia babestuko zuena elkarren beharretara egokitzea ahalbidetzeaz gain. Estatu kolpeak eta diktadurak bertan behera utzi bazuten ere, gaur ekarri dugu memoriara.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!