“Martxoaren 8ko greba feministaz harago, egunero egiten ditugun kontsumo-moten kontzientzia hartu behar dugu”
Martxoaren 8a iritsi bitartean, greba feministaren ardatzen inguruko solasaldiak egiten ari dira HIZPIDEA magazinean. Gaurkoan, kontsumoaren txanda izan da. Horretarako, Ainhoa Bilbao Arkotxa Setemeko kidea eta Itxaso Compañon Lantziegoko ardogilea izan dira saioan, greba feministaren testuinguruan gure kontsumo-moldeen inguruan hitz egiteko. Bilbao Arkotxak Setemek egindako ikerketa bat izan du hizpide, kontsumoa eta indarkeria matxista lotzen dituena. Compañonek, bestalde, nekazaritza ekologikoa zabaltzeak gizarte osoarengan izango lituzkeen onurez hitz egin digu. Ondorioa argia izan da: gure kontsumo-moldeak berrikusi behar ditugu, emakumeei ez ezik, gizarte osoari ekarriko baitizkio onurak.
-
Hizpidea: "Martxoaren 8ko greba feministaz harago, egunero egiten ditugun kontsumo-moten kontzientzia hartu behar dugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!