Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko asanblada irekia deitu dute Gasteizen
Martxoaren 8an emakumeek* “planto” egingo dutela adierazi du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Gasteizko greba nola egingo den erabakitzeko, asanblada egingo dute urtarrilaren 10ean Aldabe gizarte-etxean. Emakumeentzako* bilkura ireki hau 19:00etan izango da.
Aurtengo Martxoaren 8ak, beraz, erronka berri bat du: aurreko urtean Latinoamerikako herrialde ezberdinetan greba antolatu zuten. Aurten, Euskal Herriko Mugimendu Feministak hartuko du lekukoa. Lau ardatzen baitan antolatu nahi dute greba: lan greba, ikasle greba, zaintza greba eta kontsumo greba.
Amaitzeko, Euskal Herriko Mugimendu Feministak adierazi duenez, “guztiok geratzen bagara, sistema geratzen dela erakustarazi nahi dugu 2018ko Martxoaren 8an”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!