Martxoaren 17an ospatuko dute Arabako Kuadrilla Arteko finala
Martxoaren 17an, finalaren eguna, egun osoko festa izango da Gasteizko Alde Zaharrean. 12:00etatik aurrera, Gasteizko muinoan kokatu dagoen Landatxo kiroldegitik hasita, idatzizko eta bat-bateko taldeak arituko dira tabernaz taberna.
Bazklatzeko ordua 14:30ean izango da eta nazkarian izena emateko 675 70 79 71 telefonora deitu beharko da edo araba.sustapena@bertsozale.eus emailera idatzi. Izena emateko azken eguna martxoaren 14a izango da.
17:00etan hasiko da finala. bazkal ostean finala jokatuko da. Arabar Errioxako ‘Txandrio’, Aramaioko ‘Ibabeko Bertaren bilobak’ eta Errekaleorreko ‘Erreralekor Birizik!’ taldeek hartuko dute parte, Landatxo kiroldegian bertan.
Sarrerak, egunean bertan egongo dira salgai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!