Martxoak 8aren aldeko aldarriz jantzi dituzte Gasteizko estatuak
Gasteizko Mugimendu Feministak, martxoaren 8aren aldeko aldarriz jantzi ditu hiriko estatuak, Historia idatzi duten milaka emakumeen* memoria kolektiboa berreskurtzeko
Historia “androzentrismoan, kolonialismoan eta klasismoan” oinarritzen dela salatu du Gasteizko Mugimendu Feministak, hiriko estatua esanguratsuei emakume* aurpegi jarri eta aldarriz betez. Gasteizko historiak hutsune asko dituela azpimarratu dute ere “gizonek boteretsu eta zuriek, haien errelatuz idatzi eta eraikia izan da”. Historia aldatzeko, emakumeon* memoria kolektiboa berreskuratzea ezinbestetekoa dela gehituz.
Martxoak 8rako motorrak berotzen
Martxoak 8aren atarian egitarau oparoa prestatu du Gasteizko Mugimendu Feministak. Martxoaren 6an arratsaldeko 20:30tan, Abesbatza Feministak Talka proiektuan arituko da; ostean Gasteizko Gaztetxean egunari amaiera emango zaio Jaialdi Feminista ospatuz. Larunbatean, martxoaren 7an goizeko 12:00etan, Fray Zacarias kaleko Faroloian hasiko da Alde Zaharreko kaleetan barrena arituko den Kalejira Feminista, emakume txistularietaz lagunduta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!