Martxelo Diaz: “Marokoren bazkideek galarazten dute Saharar auziari konponbidea ematea”
Munduan barrena bidaia egin dute Zebrabidea saioan Martxelo Diaz kazetariarekin. Mendebaldeko Sahara izan dute hizpide. Espainiak Afrikan egindako deskolonizazio prozesua izan zen Saharako auzia gaur egun arte luzatu duena, Marokoren esku eskura utzi baitzuten lurraldea 1975ean. Okupazioaren ondorioz bizirik den gatazkaren muina eta etorkizuna azaldu du Diazek, eta jakina aferaz informatzeko ezinbestekoa den nazioarteko xake mahaian duen lekua. Sahararren borondatea gorabehera, orain arteko konponbide posible guztiak zapuztu dira nazioarteko eragileen konpromiso ezagatik. Izan ere, Marokoren aliatuak boteretsuak dira eta inolaz ere ez daude lagunari kontra egiteko eta blokeoa hausteko prest.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!