Martxan da Demokrazia Komunalaren Euskal Herriko sarea sortzeko prozesua
Saul Kurtok aurkeztu digu proposamena.
Urrian Hernanin egindako I. Kongresuaren ondoren, Demokrazia Komunalaren aldeko nazioarteko proiektuak lekuan lekuko sareetan jarri du fokua, eta Euskal Herrira ere iritsi da deialdia. Joan den astean Errekaleorren izan zen zita, eta datozen hilabeteetan Nafarroa Beherean eta Nafarroa Garaian beste bi topagune izango dira horretarako.
Saul Kurto da bultzatzaileetako bat, eta berarekin aritu gara Hizpidean, demokrazia komunalaren proposamena hobeto ezagutu eta deia jasotzeko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!