Martxan da berriz Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketa
Gaur aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen dituzten eragileek Banda Lehiaketaren edizio berria. Hurrengo hilabetetarako, txosnen 40. urteurrenaren baitan, ekimen gehiago aurkeztuko dituzte.
Urteko lehenengo ekimena aurkeztu dute Gasteizko Txosnek Jimmy Jazz aretoan eskainitako agerraldain, iaz berreskuratu zuten Banda Lehiaketaren edizio berri bat abiatu dute gaur. Lehiaketak Gasteizko Txosnen oholtza gainera igotzeko aukera eskainiko dio musika talde irabzleari.
Musika talde ez-ezagunei eszenatoki gainean aukera bat ematea da lehiaketaren helburua. Horregatik, edozien bandek du parte hartzeko aukera, gaur ireki eta otsailaren 27ra arte luzatuko den izen ematearen bitartez, gasteizkotxosnak.eus webgunean. Izena ematereakoan formulario bat bete eta hiru abesti bidali beharko dituzte parte hartu nahi duten taldeek.
Martxoaren 5etik 12ra iragarriko dituzte 8 talde sailkatuak eta lau izango dira finalera igaroko direnak. Gasteizko Txosnetako epaimahaiak lau talde finalestatik hiru aukeratuko ditu, laugarren taldea ikuslegoak aukeratuko du. Epaimahaiak aukeratutako hiru taldeetatik bat gutxienez arabarra izan beharko da eta batek gutxienez emakumeen presentzia izan beharko du.
Lau talde finalistek Jimmy Jazz aretoan kontzertua eskainiko dute apirilaren 26an eta banda irabazleak 500euroko saria eta Gasteizko Txosnetan jotzeko aukera izango du.
Gasteizko Txosnak, 40 urte dena posible egiten
Urteko lehen ekimena aurkeztu dute gaur Gasteizko Txosnek baina hurrengo hilabetetan data eta jarduera gehiagoren berri emango dutela iragarri dute. Aurten, gainera, 40 urte beteko dituzte Gasteizko Txosnek eta urteurrenari begirako ekimenak ere antolatuko dituzte, ian ere, Gasteizko Jaietatik eta Gasteizko kanpusetik harago urtean zehar lanean etengabe dauden eragileek osatzen dituzte txosnak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!