Martin Villa epaitzea eskatu dute Estatu indarkeriaren biktimen hainbat kolektiboetako ordezkariek
Bihar zuen deklaratzeko hitzordua Rodolfo Martin Villak Buenos Aireseko epaitegian, Argentinako kereilaren baitan, gizarteriaren aurkako krimenak egotzita, baina martxoaren 20ra atzeratu da.
Nazioarteko Giza Eskubideen eguna aprobetxatu dute Martxoak 3 Elkartea, Sanfermines 78 Gogoan, Goldatu, Ahaztuak eta Egiari Zor kolektiboetako ordezkariek Estatuaren inpunitatea salatzeko Martxoak 3 plazan egin duten agerraldian. Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak eskatu dituzte Estatuaren indarkeriaren biktimentzako, bien bitartean Nazioarteko Giza Eskubideen eguna “inpunitatearen eguna” izaten jarraituko duela aldarrikatu dute.
Testuinguru honetan jaso dute Rodolofo Martin Villak Argenitanko justiziaren aurrean zuen hitzorduaren atzerapenaren berri. Argenitnako kereilaren baitan Servini epailearen aurrean agertu behar zen bihar Martin Villa, gizateriaren aurkako krimenak egitea egotzita. Bihar behar zuen hitzordua, ordea, martxoaren 20an burutuko da Madrileko Argentinako enbaxadan.
Gaur bildutako eragileek “Martin Villa epaitu!” kanpaina indartzeko baliatuko dute ministro frankista izandakoaren agerraldiaren atzerapena; “gizateriaren aurkako krimenengatik auzipetu, epaitu eta kondenatu dezaten lortzeko”
Rodolofo Martin Villa Harreman Sindikaletarako Ministro eta Barne Ministroa izan zen 1975eko abendutik 1979ko apirilera. Denbora tarte horretan errepresio polizialak eta para-polizialak 90 erailekta baino gehiago eragin zituen, gaur egun erabateko inpunitatean jarraitzen direnak. Hain zuzen, Martin Villa ministro zela poliziak eragindako heriotzetan paper garrantzitsua izan zuen eta hori da Argentinako kereilak argitu nahi duena. Estatu indarkeria horren adibide dira 1976ko martxoaren 3an Gasteizen, 1977ko maiatzean Euskal Herrian burututako Amnistiaren Aldeko II. Astean edota 1978ko San Ferminetan gertatutakoak besteak beste.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!