Martin Mantxo: “Urte baten ondoren dagoen testuingurua ikusiko dugu, kaltetuen egoera eta MABen erronkak aztertuz”
Urtarrilaren 25ean Brumadinhoko hondamendiaren lehen urteurrena izango da eta Ekologistak Martxan-ek parte hartuko du.
Urtarrilaren 25ean Brasilgo Brumadinhon emandako hondamendiaren lehen urteurrena izango da. Vale enpresako urtegi bat lehertu zen, 250 hildako baino gehiago ekarriz eta sekulako kalteak sortuz, bai ekonomiko zein osasun arlokoak. Ekologistak Martxan bertan egonen da eta horren inguruan mintzatzeko, bertako kidea den Martin Mantxo izan dugu Hizpidean.
2015ean Marianako hondamendia gertatu zela azaldu digu, eta lau urtera, Brumadinhokoa. Meatzaritza eta hidroelektrika enpresa hauen helburu bakarra etekin ekonomikoa lortzea dela salatu du, lurralde horietako herriak, paisaiak eta biztanleak ezer gutxi kontuan hartu gabe. Hondamendiaren ondotik, suntsitua geratu zen lurralde guztia eta Valek ez du inolako erantzukizun zein indemnizaziorik burutu.
Honen aurrean, eragindako biztanleen elkarteak (Movimento dos Atingidos por Barragens) kanpainia eta borroka desberdinak burutu ditu, batetik, urteurrenerako ekitaldi eta martxa desberdinak antolatuz, eta bestetik, “A Vale destrói, o povo constró” (“Valek suntsitzen du, herriak eraikitzen du”) kanpainia martxan jarriz.
-
Hizpidea: Martin Mantxo: "Urte baten ondoren dagoen testuingurua ikusiko dugu, kaltetuen egoera eta MABen erronkak aztertuz"00:16:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!