Markel eta Sanse (Ondamendi): “Mendian gora mendian behera bukatu zenetik, aspaldian ez zegoen mendiari buruzko ezer irratian”
Zuzeneko irratsaio berezia egingo dute Ondamendiko kideek ostegun honetan, arratsaldeko 19:30etan, Eva Forest Liburutopian. Gonbidatu bereziak eta anekdota are bereziagoak eramango dituzte bertara.
“Hala Bedi irratiko zulo batean sortu zen Ondamendi eta bertan hilko da.” Ostegunean irtengo da Ondamendi irratsaioa irratiko zoko ilun horretatik, eta Eva Forest Liburutopian ikusiko du argia lehen aldiz, zuzeneko irratsaio berezian. Irati Anda izango da eguneko gobidatu berezia, jada egiten ez den “Mendian gora mendian behera” irratsaioko kidea izan zen Irati, baita EITB 1eko “Gailurrak” telebista programakoa ere.
Gonbidatu berezia eramango dute beraz, “mendiari buruz hitz egin beharrean desbariatzen” duten mendizale hauentzat, Irati Anda da haien esperantza bakarretako bat ostegun honetarako.Markel Yoller fitxaje berria da Ondamendin. Kostata harrapatu zuen hasieran irratsaioak zertan zetzan: Hondamendiak? Tsunamiak, lurrikarak eta suteak? Edo mendiak? Ez, mendiak ezta ere.
Eolikoak, basozainak, mendi federazioa, mendizale ezberdinak eta poliziak. Oro har, mendiari lotutako pertsonaia ezberdinak dira hizpide Ondamendin. Bi sekziotan banatzen dira Ondamendiko irratsaio bakoitza. Lehenengo zatia, zati “kultureta” da, non liburuak eta filmeak gomendatzen dituzten. Bigarrenean aldiz, tonu aldakta drastikoa dato, mendian poliziekin izandako enkontru gazi gozoekin (normalean gaziak) bukatzen bai dute saioa. Bigarren zatiko bi anekdota ekarri dizkigute: pikoletoak erreskatatzearena eta pikoletoak adiskidetzearena.
Ondamendin humorea nagusi bada ere, gonbidatu serioak ere izan dituzte, hala nola: Julen Berrueko, Marimendiak eta Carlos Dobal pasatu dira irratsaiotik.
Ametsei buruz ere hitz egin dugu. Mendifilm jaialdian inoz aurkeztuko ez den pelikulari buruz zehazki. Anarko-faxista katalan bati erositako C15 zahar baten munduari buelta ematea, diru gutxi eta animalia askorekin (8 oilo eta 4 txakur gutxienez) datzan pelikula zehazki. Amets hori beharbada ez dute beteko, baina badituzte beste zenbait. Ametsetako bat, esan ez badute ere, Eva Forest Liburutopian, ostegun honetan, 19:30tan zuzeneko irratsaioa egitea ba da haietako bat. Ez galdu (h)ondamendia.
Markel eta Sanseri egindako elkarrizketa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Markel eta Sanse (Ondamendi): "Mendian gora mendian behera bukatu zenetik, aspaldian ez zegoen mendiari buruzko ezer irratian"00:19:29
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!