Mario Unamuno (Duintasunez Hiltzeko Eskubidea): “Norberaren askatasunak izan behar du nagusi, inori kalterik egiten ez diodan neurrian”
Eutanasia arautzeko legea onartua izan da Espainiako Kongresuan, Senatuaren onespena falta da oraindik.
Aurrerapauso historikotzat jo zuten Espainiako Kongresuko alderdi politiko gehienek Eutanasiaren lege proiektu berria, gehiengo absolutuz Kongresuan onartu zenean. Urte luzeetako borrokaren ondoren, heriotz duin baten aldeko eragileek garaipen handia lortu dute, agian haientzat lege desiragarriena ez bada ere.
Gaurkoan, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidea den Mario Unamuno izan dugu Hizpidean, lege honen lehen balorazioa egiteko. Hobetzeko dauzkan alderdiak aipatu dizkigu, eta kontrako argudioak aztertu ditugu, zaintza aringarriak, PP eta Voxen papera. Baita erabaki honek gizarterako dakarren aurrerapausoa nabarmendu ere.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Mario Unamuno (Duintasunez Hiltzeko Eskubidea): "Norberaren askatasunak izan behar du nagusi, inori kalterik egiten ez diodan neurrian"00:29:24
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!