Marina Suarez (Baratza Aretoa): “Gure jarduna arte biziak dira eta ez bada bizi-bizian burutzen, ez da gauza bera”
Gasteizko Baratza Aretoak hainbat ekitaldi antolatuko ditu datozen asteetan.
Egun bizitzen gauden deseskalada prozesuan Gasteizko Baratza Aretoak hainbat ekitaldi antolatuko ditu. Horren inguruan hitz egiteko, Marina Suarezekin hitz egin dugu.
Covid-19ak sortutako testuingurura egokitu zirela azaldu digu lehenik, internet bidezko ekintzak antolatuz. Hala ere, aurretik bazekiten ere, argi geratu zitzaien horiek ez zirela haiek arte eszenikoak burutzeko erabili nahi zituzten euskarriak eta zuzenekoak zein publikoa aurrean edukitzeak artelanaren atal handi bat betetzen duela.
Deseskalada errespetatuz ekintza desberdinak aurreikusi dituzte, ekainean, gazteei zuzendutako dantza lehiaketa eta scratxe deialdia eginen dituzte eta uztailan, tailer desberdinak: batetik, Espe Lópezen eskutik burutuko dena, eta bertzetik, Idoia Zabaletak gidatuko duena.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Marina Suarez (Baratza Aretoa): "Gure jarduna arte biziak dira eta ez bada bizi-bizian burutzen, ez da gauza bera"00:10:00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!