Maribel Lopez de Luzuriaga (Eskola Publikoaz Harro): “D eredu publikoan maila sozioekonomiko eta kultural baxukoa da ikasleen % 80a, D eredu itunpekoan % 3a bakarrik”
Larunbatean manifestazioa deitu dute Bilbon, Euskal Eskola Publiko duin baten alde.
Hezkuntza sistema segregatzaile, klasista eta arrazista salatu izan du askotan Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak. Larunbat honetarako, azaroaren 6rako, manifestazioa deitu dute hainbat sindikatu eta eragilerekin batera. Kalitatezkoa eta duina izango den Eskola Publikoaren aldeko aldarria eramango dute Bilbora, eta itunpekoek hezkuntza sisteman daukaten pisua salatu.
Maribel Lopez de Luzuriaga Eskola Publikoaz Harro plataformako kidea da, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Egungo egoeraren analisia egin digu, ondorio arrazista eta klasistak dituen sistema azalduz. Hezkuntza Akordio berrirako dauzkaten esperantzak eta aldarrikapen zehatzak ere azaldu dizkigu, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maribel Lopez de Luzuriaga (Eskola Publikoaz Harro): "D eredu publikoan maila sozioekonomiko eta kultural baxukoa da ikasleen % 80a, D eredu itunpekoan % 3a bakarrik"00:18:19
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!