Margoketa faxistak egin zituzten igandean Buradon Gatzagan
Buradon Gatzagako herriko sarreran margoketa faxistak egiten dituzten laugarren aldia da hau. Azken bi erasoen artean bi asteko tartea egon da bakarrik.
Margoketa faxistak azaldu ziren igande goizaldean Buradon Gatzaga herriko sarreran dagoen tunel batean. Herriak jasotzen duen laugarren erasoa faxista da hau. Azken bi erasoen artean, gainera, oso tarte txikia igaro da, duela bi aste egin baitzituzten marogektak.
Ez da mota horretako erasoa jasan duen herri bakarra izan Buradon Gatzaga, handik gertu dagoen “Arabar Errioxa” dioen kartela ere hainbatetan erasotu baitute faxistek, Araba edota esukaraz dauden gainontzeko hitzak bertatik ezabatuz.
Ezin egona zabaldu da herrian, “erantzuteko premia” dute bizilagunek eta hurrengo egunetan zehaztuko dute etengabe errepikatzen diren eraso faxisten aurrean zer egin. “Arabako Herri txikiak Bat” asanbladak gorrotoaren aurrean “herri antolakuntzarako” deia luzatu du.
🔴🔴 ADI! Asanbladako herri batean (Buradon Gatzagan) 4.aldiz eraso bat jasan dugu!
Zuen gorrotoaren aurrean, HERRI ANTOLAKUNTZA ✊🏼 pic.twitter.com/Jd0b1PrmZh
— herritxikiakbat (@herritxikiakbat) January 19, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!