Margoketa faxistak egin dituzte Etxeraten egoitzan
Ikur faxistak margotu dituzte Gasteizko Etxeraten egoitzan. Aste honetan antzeko eraso gehiago gertatu dira hirian.
Gaur goizaldean margoketa faxistak agertu dira Gasteizko Etxeraten egoitzan. Etxeratek gogor salatu du erasoa, bizikidetzaren eta konponbidearen bidean egindako lanari oztopoak jarri eta ondoeza sortzeko helburuarekin egindako erasoa dela iritzita.
Gasteizen dugun egoitzaren kanpoaldean goizaldean jasotako erasoaren salaketa publikoa egin nahi du
Bizikidetza eta konponbidearen bidean egindako lanari oztopoak jarri eta ondoeza zein ezinegona sortzeko helburuarekin egindako erasotzat hartzen duguhttps://t.co/PaNEHBkkA1 pic.twitter.com/Mmd4ux5hCb
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) December 1, 2019
Aste honetan bertan faxismoaren biktimak oroitzen dituzten bost plaka ere erasotu dituzte Gasteizen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!