Manifestazioa egingo dute larunbatean Gasteizko gizarte etxeetako sorosle eta begiraleek
Kirol jardueren sektoreak borrokan jarraitzen du, astelehenean abiatutako greba mugagabearen baitan manifestazioa burutuko dute larunbat honetan. Mobilizazioa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Andra Mari Zuriaren Plazatik eta gasteiztar orori luzatu diote bertaratzeko deia.
Irailaren 1ean greba mugagabea abiatu zuten Gasteizko gizarte etxeetako sorosle eta begiraleek. Kirol jardueretako langileek, ordea, lan gatazka hau uda hasieran abiatu zuten sektoreak bizi duen prekarizazio egoera salatu eta Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean neurri eta protokolo zehatzen aktibazioa exijitzeko. 10 egunez lanuzteak burutu ostean akordio bat erdietsi zuten Gasteizko Udaletxearekin baina azken honek ez zituen adostutako neurriak bete eta greba mugagabera jo zuten.
Greba mugagabeak 3. eguna duen honetan udalak entzungor egiten jarraitzen die sektoreko langileen aldarrikapenei. Hori gutxi ez eta atzo grebaren aurkako boikot saiakera salatu zuten langileek, bai eta Gorka Urtaranek langileen aurka egindako adierazpen batzuk gogor arbuiatu ere.
Udalaren pasibitateari erantzuteko manifestazioa burutuko dute Gasteizko gizarte etxeetako sorosle eta begiraleek larunbat honetan, irailak 5. Mobilizazioa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Andra Mari Zuriaren Plazatik eta gasteiztar orori luzatu diote bertaratzeko deia.
📣Udalaren pasibitatearen aurrean guk argi daukagu, aurrera goaz!
📌Horregatik, larunbatean 12tan manifestazioa deitu dugu Andra Mari Zuriaren plazan. Gasteiztar orori bertan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. #ParamosPorTi#BustiZaitezGurekin#KirolJarduerakBorrokan pic.twitter.com/xDrY1GihpM
— ActDeportivasEnLucha (@act_sos) September 2, 2020
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!