Manex Agirre eta Iñaki Viñasprek irabazi dituzte azken bi kanporaketak
Laugarren kanporaketa Ataurin ospatu zen ostiralean. Bertan Idoia Beitia aurkezlearen aginduetara aritu ziren bertsolariak eta horrela gelditu zen sailkapena: Manex Agirre (154p.), Zigor Enbeita (153,5p.), Ekaitz Samaniego (145p.), Irati Anda (141p.), Maite Solozabal (125p.), Iker Pastor (112,5p.).
Bosgarren eta azken kanporaketa hurrengo egunean, larunbata, jokatu zen Elosun. Bertan, Olatz Bayer aurkezle lanetan aritu zen eta horrela izan zen epaia: Iñaki Viñaspre (150,5p.), Izar Mendiguren (147,5p.), Felipe Zelaieta (145,5p.), Gaizka Urtaran (131,5p.), Elyem Chej (127,5p.), Jon Ruiz de Pinedo (108p.).
Beste hiru kanporaketetan bezala, azken bi hauetan ere, klabe batzuk errepikatu dira: bertako jendearen parte hartzea, afari eta giro ederrak, bertsolari hasi berrien paper bikaina, eta orokorrean bertsozalea eta ez hain bertsozalea oso gustura irten dela saio bakoitzetik. Baina orain, inauterietako asteburuko atsedena eta gero, txapelketak bere bidea jarraituko du eta bigarren faseari ekingo dio finalerdiekin. Aurten gainera lehenengo aldiz hiru finalerdi ospatuko direnez zaila egongo da finalera sartzea eta horrek interesgarriagoak egingo ditu bigarren fase honetako saioak. Beraz, horrela izango dira finalerdiak:
Oihane Perea, Manex Agirre, Serapio Lopez, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Irati Anda.
Martxoak 19an, Aramaion
Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Ekaitz Samaniego, Xabier Igoa, Rikardo Gonzalez de Durana.
Martxoak 20an, Agurainen
Ander Solozabal, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, RubenSanchez, Unai Mendibil, Alberto Martinez “Betto”
Eta txapelketak Arabako bazterrak bertsoz betetzen jarraituko du apirilak 2ko final arte.