Malen Garmendia (Zaporeak): “Orain bozgorailua atera da gu jipoitu gaituztelako, baina urteak sufritzen ari direnak beraiek dira”
Lesbosen errefuxiatuei laguntza ematen zebiltzala eraso faxista jasan dute Zaporeak GKEko kideek.
Grezian dauden errefuxiatuen egoera gogorraren aurrean asilo eskatzaileen bizi baldintzak hobetzeko lanean dabiltza pertsona asko. Lesboseko uhartean dauden errefuxiatuen zelaiak gainezka eginda daude, berez daukaten gaitasuna baino askoz jende gehiago dago bertan. Zaporeak elkartea bertan dabil lanean, eta horretan zebiltzala eraso faxista jaso zuten taldeko kideek.
Malen Garmendia Zaporeakeko kidea dago bertan, eta errefuxiatuen egoeraz, estatuen paperaz, faxismoaren gorakadaz eta beste hainbat konturi buruz hitz egin digu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Malen Garmendia (Zaporeak): "Orain bozgorailua atera da gu jipoitu gaituztelako, baina urteak sufritzen ari direnak beraiek dira"00:22:50
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!