“Eskolak gizartearen ispilua izan beharko luke, eta segregazioak ez dio mesederik egiten inklusioari”
Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak prentsa-agerraldia egin zuen atzo eta datu kezkagarriak kaleratu zituen: haur eta lehen hezkuntzan, haur etorkinen % 92 eskola publikoan dago matrikulatuta, eta % 8 baino ez dago itunpeko ikastetxeetan. Hori ez da, noski, gizartearen isla erreala, Maider Ruiz de Egino plataformako kidearen esanetan. Orain dela bi urte egin zuten salaketa bera, eta egoera egonkortu egin dela adierazi dute plataformatik, eta betikotzeko arriskua duela ere bai. Eusko Jaurlaritzari eskatu diote berehalako neurriak har ditzan, hala nola matrikulaziorako leihatila bakarra edo elitizazioa bultzatzen duten hezkuntza-erakundeetara diru publikorik ez bideratzea. Datu guztiak daude eskuragarri plataformaren webgunean. Aurrera begira eman beharreko pausuez hitz egiteko asanblea irekia deitu dute datorren martxoaren 1erako, arratsaldeko 19:00etan, Landatxo gizarte etxean.
-
Hizpidea: "Eskolak gizartearen ispilua izan beharko luke, eta segregazioak ez dio mesederik egiten inklusioari"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!