Maider Mendizabal (Emakume Pilotarien Elkartea): “Emakumeak betidanik ibili izan gara pilotan eta horren kudeaketa, bisibilizazioa eta profesionalizazioa bultzatzeko ordua iritsi da azkenean”
Emakume Pilotarien Elkartea (EPE) sortu zuten larunbatean, Azkoitin.
Ekainaren 29an Emakume Pilotarien Elkartea sortu zen Azkoitiko Oteiza pilotalekuan.
Elkarteak Euskal Herriko 80 bat emakume pilotari federatu biltzen ditu, bai palistak eta baita esku pilotariak ere. Dituzten helburuak anitzak dira, baina, bereziki, emakumeen pilota kudeatzea, bisibilizatzea eta profesionalizatzea dira.
Honen inguruan mintzatzeko Maider Mendizabal, EPEko kidea, eduki dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Maider Mendizabal (Emakume Pilotarien Elkartea): "Emakumeak betidanik ibili izan gara pilotan eta horren kudeaketa, bisibilizazioa eta profesionalizazioa bultzatzeko ordua iritsi da azkenean"00:15:10
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!