Maialen O
Gasteizen Iñor Ez Kale Gorrian plataformak mobilizatzeko deialdia egin du azaroaren 30erako.
Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Derecho a Techo plataformak mobilizazioa deitu du datorren azaroaren 30erako, etxebizitzaren inguruan gasteiztarrek pairatzen duten egoera salatzeko eta instituzioek neurriak har ditzaten exijitzeko helburuaz.
Otsailean sortu zen “Gasteizen Iñor Ez Kale Gorrian” edo “Derecho a Techo” plataforma, Gasteizko 20 eragile sozial eta sindikalek osatzen dute, etxebizitza eza eta etxebizitza prekarioetan bizi behar izatea salatzeko helburuaz.
Hilabete hauetan zehar zenbait mobilizazio deitu izan ditu eta hurrengoa, datorren azaroaren 30ean izango da, eguerdiko 12:00etan Otxanda dorretik abiatuta, “Etxebizitza eskubide bat da, ez negozio bat” lelopean.
Honen inguruan hitz egiteko, plataformako kidea den Maialen Okariz izan dugu Hizpidean. Plataformaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Gasteizek daukan etxebizitza arazoa benetan larria dela salatu du eta hausnarketarako gonbidapena zabaldu digu, gaiaren inguruan kontzientzia har dezagun.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!