Maialen Mtz. de Marigorta (Salhaketa): “Estatuaren zaintzapeko preso bat hil da, argitara atera behar dira erantzukizunak”
2019an hiru preso hil dira jadanik Zaballako espetxean. Azkenekoa, 24 urteko gazte bat, apirilaren 1ean. Heriotza hauek eta Estatuaren erantzukizuna salatu ditu Salhaketa taldeak, eta elkarretaratze bat deitu dute Apirilak 10erako, asteazkena, Espainiako Gobernuaren Azpidelegaritzaren parean, Olagibel kalean, eguerdiko 12.00etan.
Salhaketako Maialen Martinez de Marigortarekin hitz egin dugu gaur Hizpidean. Heriotzaren ondoren familiak jasan behar izan dituenak kontatu dizkigu, eta heriotza hauek egiturazko arazo sakonagoen ondorio direla azpimarratu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai
-
Hizpidea: Maialen Mtz. de Marigorta (Salhaketa): "Estatuaren zaintzapeko preso bat hil da, argitara atera behar dira erantzukizunak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!