Maialen Martinez de Marigorta (Salhaketa): “Kartzelan zaintza falta bat dago, presoei ez zaie behar bezalako atentzioa ematen”
Zaballan, 5. presoa hil da aurten. Hori salatzeko elkarretaratzea deitu du Salhaketak, urriaren 8an, eguerdiko 12:00ean.
Daramagun 2019 honetan, 5. presoa hil zen Zaballako kartzelean pasaden irailan. Honen inguruan mintzatzeko Salhaketako kidea den Maialen Martinez de Marigorta izan dugu Hizpidean.
Familia eta senideei elkartasuna adierazteaz gain, kartzelaren erantzunkizuna salatu du, azpimarratuz hiritar ororen eskubidea dela jakitea zer gertatzen den kartzela barruan eta hori ez daela betetzen ari.
Kartzelako egoeraz mintzatu da, presoek duten zaintza eta zerbitzu gabeziaz, baita kartzela instituzioak daukan hermetismoaren inguruan ere.
Azkenik, bihar, urriaren 7an, eguerdiko 12:00etan elkarretaratzeko deialdia zabaldu du, eguerdiko 12:00etan izango da, Olagibel kaleko 1. zenbakian, Gobernuaren Azpidelegaritza parean.
-
Hizpidea: Maialen Martinez de Marigorta (Salhaketa): "Kartzelan zaintza falta bat dago, presoei ez zaie behar bezalako atentzioa ematen"00:11:21
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!