Maialen Hidalgo (Lumaltik Herriak): “Gure ahuleziak eta miseriak bidearen parte direla onartu behar dugu”
Emakumeen autodefentsa eta ahalduntzerako tailerra, 18 ostiralean, Sorginenean.
“Gorputza lehen lurralde gisa” izeneko tailerra ospatuko da Gasteizko Sorginenea espazioan. Maialen Hidalgo Lumaltik elkarteko kidea izan dugu Hizpidean, tailerraren nondik norakoak, jatorria, edukiak eta helburuak azalduz.
Izena eman beharra dago hezkuntza@lumaltik.org helbidean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maialen Hidalgo (Lumaltik Herriak): "Gure ahuleziak eta miseriak bidearen parte direla onartu behar dugu"00:09:17
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!