Maialen eta Heiko (Judimendin Joko Aretorik Ez): “Joko aretoek egoera ekonomikoa hobetzeko esperantza saltzen dute, baina jabeek irabazten dute beti”
2 urteko borroka eta presioaren ondoren, itxi egin dute Judimendiko Joko Aretoa.
2 urte igaro dira Judimendiko Gazte Asanbladak auzoan ireki zuten joko aretoaren aurkako dinamika abiatu zuenetik. Ordutik auzo mailako dinamika izatera pasa da, eta ikusi dira jadanik bere fruituak. 2 hilabete daramatza itxita aretoak, Judimendin Joko Aretorik Ez dinamikako kideek jakinarazi zutenez.
Kolektiboko kideak diren Maialen eta Heiko izan ditugu Hizpidean, eta haiek kontatu digute azken 2 urteetako bilakaera, joko aretoek dauzkaten arriskuak eta gaur egungo egoera, joko aretoen aurkako dinamikaren garaipena.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maialen eta Heiko (Judimendin Joko Aretorik Ez): "Joko aretoek egoera ekonomikoa hobetzeko esperantza saltzen dute, baina jabeek irabazten dute beti"00:17:52
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!