Maialen Begiristain (Eleak): “Mozal legeak jendartea kontrolatzeko balio die instituzioei”
Hala Bedi Irratiaren web orrian aurkitu daiteke Araban eta EAEko beste lurraldeetan Mozal Legearen bidez instituzioek lortu dituzten diru kopuruak. Maialen Begiristain Eleak elkarteko kidea izan dugu Hizpidean, haien irakurketa partekatzeko.
Maialenek azaldu digu Mozal Legeak jondartea kontrolatzeko betetzen duen papera, eta horren aurrean egin ditzakegun gauzak aipatu dizkigu. Isunak ordaintzeari uko egin eta errekurritzeko hautua egin behar dela esan du, eta AKAB abokatuen kolektibora edo Eleak elkartera jotzeko deia egin du horrelako kasuak agertzen zaizkigunean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maialen Begiristain (Eleak): "Mozal legeak jendartea kontrolatzeko balio die instituzioei"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!