Mahaingurua | Arabako Datu Soziolinguistikoak Martínez de Luna eta Iztuetarekin
Arabako euskaldunen kopurua hirukoiztu egin da azken 30 urteetan. Arabako biztanleriaren %19,2 euskalduna da, eta %18,4 euskara ulertzeko gai da. Euskararen erabilera, aldiz, nabarmen igo da azken urteetan; %0,5etik %5,6ra.
Beste gai batzuk ere izan ditugu hizpide mahainguruan. Besteak beste, Arabako bilakaeraren inguruan eta egun dauden hutsuneen inguruan mintzatu gara. Gobernatzen dutenen artean euskara ea bigarren mailako zeozer den azertu dugu, euskalgintzako zenbait alorretatik euskara bultzatzeko bigarren bultzada handi bat behar dela esaten ari diren bitartean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!