Lurraren defentsa | Krisi energetikoaren analisia, arriskuak eta erronkak
Mikel Oteroren kolaborazioa.
Krisi energetikoaren analisi sakona egin digu gaurkoan Mikel Oterok. Energiagatik emandako tentsio geopolitikoak, tentsio geopolitikoengatik emandako krisi energetikoak, 70ko krisiarekin alderaketa, “Repower European Union” programa berria… hainbat konturi buruz hitz egin dugu Oterorekin.
Bestalde, Arabako gasaren egoerari ere erreparatu diogu, eta euskal ekologismoaren topaketa berri batzuetaz hitz egiten amaitu dugu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!