Lurraren defentsa | Gasaren igoeraren arrazoiak, ondorioak eta konponbide posibleak
Mikel Oteroren kolaborazioa.
Gaurkoan gasari buruz hitz egin dugu Mikel Oterorekin. Lehendik larria zen egoera are gehiago larriagotu du Ukrainako gerrak, eta kontu honetan argi pixkat ekartzera etorri zaigu gure ohiko kolaboratzailea. Hasteko, gas galdara komunitarioak dituzten etxebizitzek bizi duten egoera ekarri digu, Espainiako Gobernuak ezarritako prezio mugen kanpo gelditu direlako familia asko, eta faktura izugarriei egin behar izan dietelako aurre. Arazoa azaldu eta konponbideak aurkeztu ditu Oterok.
Bestalde, gasak daukan garrantzia geopolitikoaz aritu zaigu, Europak Errusiako energiarekiko daukan menpekotasunaz aritu da Mikel. Europak ondorio latzak jasan ditzake Errusiarekin abiatutako lehian, aurreikuspen batzuk ekarri dizkigu, eta energia hornidurarako alternatiba edo aterabide batzuk plazaratu dizkigu. Azkenik, gasaren igoerak argindarraren prezioan daukan eragina ikusita, Espainiako gobernuak prezioak erabakitzeko sisteman esku hartzeko aukera zabaldu du. Horren balorazioa eskatu diogu Oterori.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Lurraren defentsa | Gasaren igoeraren arrazoiak, ondorioak eta konponbide posibleak00:42:53
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!