Lur Albizu (Ernai): “Gazte izaera inkonformistak eta errebeldeak prozesu independentista azkartzera garamatza”
2013an eratu zen Ernai Gazte Antolakundea eta martxa, danbada, ekimen, burutakzio, hausnarketa, eztabaida eta mobilizazio ezberdinen ostean, II. Kongresu Prozesua martxan dago. Lehenengo urratsetako bat urriaren 29an Gernikako Astran aurkeztu zuten II. Kongresu Prozesua izan zen: Inurritegia, eguneroko borrokan eraikia. Lur Albizu, gazte antolakundeko bozeramailea da eta HIZPIDEA magazinan egon da gurean.
Besteak beste, prozesuak izango duten datetaz, “garaipenaren belaunaldia” izateko baldintzetaz eta aurreko ostegunean Facebooken gazte antolakundeak izan zuen zentsuraz izan ditugu hizpide Albizurekin.
-
Hizpidea: Lur Albizu (Ernai): "Gazte izaera inkonformistak eta errebeldeak prozesu independentista azkartzera garamatza"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!