Luken Etxabe (Naziogintza Batzordea): “Estaturik gabeko naziorik ez dugu nahi, ezta naziorik gabeko Estatu bat ere.”
“Naziogintza Batzordea euskara eta eta euskal kultura bere jardueraren erdigunean kokatzen duen independentziaren aldeko elkarte bat da.”
Naziogintza Batzordeko kidea den Luken Etxabe izan dugu gurean. Besteak beste, askorentzat erabat ezezaguna den gertakizun historiko baten berri eman digu, hain zuzen, 1931. urtean Euskal Herriko hainbat udalek Euskal Errepublika aldarrikatu zutela.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Luken Etxabe (Naziogintza Batzordea): “Estaturik gabeko naziorik ez dugu nahi, ezta naziorik gabeko Estatu bat ere.”00:17:21
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!