Luis Roncero iheslaria Gasteizera itzuli da
Luis Elisardo Roncero Retortillo iheslari gasteiztarra etxera itzuli da, bi hamarkadaren ondoren. Urte hasieran bueltatu zen Venezuelatik. Ez da Etxerat Elkarteak jakitera eman duen azken hilabeteetako itzulera bakarra: Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra aske geratu zen atzo, Venezuelatik iristean Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasatu ondoren.
Luis Roncero 1998ko martxoan atxilotu zuten, Guardia Zibilak ETAko Araba Komandoaren aurkako operazio batean. 1999an, ETAren su-etenaren garaian, aske geratu zen epaiketaren zain. 2001ean, Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan, Fiskaltzak 9 urteko espetxe zigorra eskatu zuen berarentzat, talde armatuko kide izatea egotzita. Orduan egin omen zuen ihes.
Hamar urte dira Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Biarritzeko Adierazpena egin zuela, etxeratzea gatazkaren konponbiderako ekarpen gisa kokatuz. Etxerat elkarteak esan duenez, une honetan oraindik 18 erbesteratu eta 5 deportatu daude Euskal Herritik kanpo. Ospatu egin du Etxeratek, nolanahi ere, bi horien itzulera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!