Luis Galdos (Medikua): “Oier Gómezek daukan metastasia ez da sentitzen eta espetxeak prozesu diagnostikoa atzeratzen du”
Jaiki Hadik jakinarazi duenez, larriki gaixorik duten euskal presoen egoerak okerrera egin du. Okerrera eta zerrendak gainera gora egin du. Horren adibide da Oier Gomez Gasteizko presoa: Ewing sarkomaz gain, metastasiak antzeman dizkiote buruan eta pelbisean. Eta are gehiago, Gasteizko presoa ospitaleratu behar izan zuten. Luis Galdos medikua eta Sareko kidea da eta Gomezen egoera kontrolatzen du.
Metastasia zertan datzan azaldu digu Galdosek, eta espetxeak honetan daukan eragin zuzena ere elkarbanatu du gurekin. Gainera, Sare herritarrak martxoaren 25ean Baionako mobilizaziora jaoteko deia egin du. Gasteizen ere, Gomezen askatasuna lortzeko aktibazio batzarrak martxan daude.
-
Hizpidea: Luis Galdos (Medikua): "Oier Gómezek daukan metastasia ez da sentitzen eta espetxeak prozesu diagnostikoa atzeratzen du"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!